Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Identitate Kolektiboen Ikertegi-Zentrua

Identitate Kolektiboen Ikertegiak identitateei loturiko gaiak ikertzen, eztabaidatzen eta aztertzen ditu gaur egungo gizarteetan. Gehienbat Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia 2 Sailari lotutako irakasle, bekadun eta doktoregaiek osatzen dute taldea.

IKI 1994an sortu zen eta, 1996tik taldea gizarte zientzietako errendimendu handiko ikertalde finkatua izendatua dago. Gainera, hiru erakundek daukate egoitza IKIn: Recherche Identité, Espace et Politique delako batzordearen (CR1) presidentziak, AISLFkoa (Association Internationale des Sociologues en Langue Française); Research Committee on Social Movements, Collective Action and Social Change delako batzordearen (RC48) idazkaritzak, ISAkoa (International Sociological Association); eta azkenik FESeko (Federación Española de Sociología) Comité de Investigación de Sociología Política-ren presidentziak.

IKIk bere zereginetarako zenbait langela dauzka, gizarte ikerketarako egokia den tresneria informatikoaz hornituak. Bertan, identitatean espezializatutako dokumentazio gune bat dago ikerlarientzat eskuragarri.

Acceso a http://www.identidadcolectiva.es/marcos.htm

I.K.I Paperetara sarbidea

Dokumentazio Zentrora sarbidea

Argitalpenetara sarbidea